BAT EGIN SAREAREKIN
TXORIAK EGITASMOAN PARTE HARTU NAHI DUZU?
Hona hemen jarraitu beharreko pausoak:
1. "Zure buru gainetik" tailer didaktikoan parte hartu
Ikasleek "Zure buru gainetik" tailer didaktikoa eginez hasiko da egitasmoa. Jarduera doakoa da eta Ulia Interpretazio Zentroan egingo da. Tailerrean hegaztiak hain berezi egiten dituzten euren ezaugarriak ezagutuko dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleek, ezaugarri horiek, txoriak beren bizitza-motarekin erlazionatuz. Gainera jarduera ludiko eta dibertigarri honen bidez prismatikoak erabiltzen ikasiko dute.
2. Kabi-kutxa kokatu
Tailer didaktikoaren ondoren, zuen ikastetxean kokatzeko kabi-kutxa bat emango zaizue, bai eta kabi-kutxa toki egoki batean kokatzeko eta toki hori aukeratzeko material didaktikoa ere, zuen kabi-kutxan biziko diren hegaztiak bereizi ahal izateko. Material guztia hemen ere duzue eskuragarri.
3. Kabi-kutxa erregistratu
Bete erregistro fitxa errez hau eta bidal iezaguzue pertsonalizatutako edota kokatutako kabi-kutxaren argazki batekin batera.
4. Txoriak Sarea
Zein espezie behatu dituzue? Okupatu al dute habia...) Zer datatan hasten dira kabi-kutxara materiala eramaten? Janaria eramaten ari dira kabi-kutxara?
Erabili bloga zuen kabi-kutxan gertatzen diren berrikuntzak Txoriak Sarearekin partekatzeko. Jarraipen fitxa hau erabili beharko duzue datuak jasotzeko. Argazkiak baldin badituzue izugarri gustatuko litzaiguke ikustea!
5. Erreserbak
Tailer didaktikoan hitzordua erreserbatzeko honako formularioa bete beharko duzue zuekin harremanetan jar gaitezen. Egitasmoari buruz duzuen edozein zalantza ere argituko dizuegu. Nahiago baduzue, 943 45 35 26 telefonora deituta edo uliazentroa@donostia.eus helbidera idatzita ere jar zaitezkete gurekin harremanetan.