TXORIAK PROIEKTUAREN FILOSOFIA

berrerabilpena ikonoa - Txoriak

BERRERABILPENA

bioeraikuntza ikonoa - Txoriak

BIOERAIKUNTZA

hezkuntza ikonoa - Txoriak

HEZKUNTZA

ezagutza ikonoa - Txoriak

EZAGUTZA

IDEIA

Nondik dator ideia?

Estankoetan, tabakoa saltzeko makina batzuetatik sortu zen ideia. Hala ere makina horiek azkenean ez ziren merkaturatu eta ondorioz kutxa horiek biltegi batean zokoratuak gelditu ziren, Kursaal Green-ekooi beraiekin txori eta hegaztiek babes har zezaten kabi-kutxak egitea bururatu zitzaigun arte.

Zer egin dugu?

Hiru elementu gako biltzen dituen egitasmoa abian jarri dugu: hegaztientzat bizileku izateko elementu baten birgaitzea, ikastetxeetako ikasleen artean txori eta hegaztiei buruzko ezagueren transmisioa, eta ingurune naturalean eginiko eskuhartzeari esker bioaniztasuna areagotzea..

Nola burutuko dugu?

Kursaal Greenek, Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia sailak Lehen Hezkuntzako (6tik 12 urtera) ikasleei zuzendutako ikastetxe-kanpaina jarri dugu abian. Ulia Interpretazio Zentroan ematen den 'Zure buruaren gainetik' izeneko tailerraren bidez, ikasleek bertako hegazti arruntenei eta beren habitatari buruzko ezaugarri interesgarrienak ezagutuko dituzte, bai eta hegaztiak bereizten ere, material didaktiko osagarria eskuratuz. Gainera talde bakoitzak kabi-kutxa bat eramango du bere zainketarako, beren ikastetxearen inguruetan koka dezaten. Kabi-kutxa toki ikusgai batean kokatu beharko dute, berau zein espeziek eta urteko zein garaitan erabiltzen duten jakiteko jarraipena egiteko.

Ikastetxeetan banatutako kabi-kutxetan gertatzen den guztiari buruzko informazioa webgune honetan argitaratuko da.