Txoriak CONAMAn
Txoriak proiektua Madrilen izango da azaroaren 28tik abenduaren 1era ospatuko den Ingurumenaren Kongresu Nazionalean (CONAMA). Gizarte jasangarriago baten alde lanean ari diren elkarte, erakunde eta pertsonak harremanetan jartzeko helburuarekin antolatzen da bilkura hau. Bertan ekimen desberdinak aurkezten dira eta horien artean izango da Txoriak, materialak berrerabili, ikasleen sentsibilizazioa sustatu eta ikastetxeen inguruan biodibertsitatea handitzeko aukerak aurkeztuz.